Aitzolen lagunok

Aitzol Gogortza Otaegik hamazazpi urte egin ditu espetxean. Gaur egun hamar euskal preso politikok osatzen dute “gaixo larrien zerrenda” eta Aitzol horietariko bat da. Bere osasuna kaltetuz joan da urtetik urtera, egun muturrekoa izanik bere egoera. Eta muturreko izateak esan nahi du soka bukatu dela.

a

Egoera honekin biziki atsekabeturik eta kezkaturik, Aitzolen lagun eta adiskideok ekimen berri bat abian jartzea erabaki dugu, 2013an sortu «Ihes puntua» ekitaldi poetikoari segida emanez. Oraingoan, “Aitzolen azalera baraualdi-mintegia” antolatu dugu, Aitzol etxera ekarriko duten ideien topaleku babestu bat sortzeko helburuz.

a

Jende guztia da ongi etorria.

a

Sinetsita baikaude jendeak baino ezingo duela ekarri Aitzol etxera.

a

Sinetsita baikaude ekarri egingo dugula.